FAS ZINEKLUBA: “LES MISÉRABLES”

 

2022ko abenduak 13

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Les Misérables · 2019 · Frantzia · 102 min · Zuz.: Ladj Ly · V.O.S.C.

+KORTeN! Hiri zatiak, Susana Miravalles, Guillermo Julián · Euskal Herria -2021 – 6 min

Mugarik gabeko ekonomilari-ekin eta Ekonomistak euskal elkargoarekin elkarlanean saioa

 

Stephane polizia bat da, Cherbourgetik iritsi dena. Montfermeilgo Krimenaren Aurkako brigada batean dago, Paris iparraldean, non haren emazte ohia eta semea bizi baitira.  Taldekideek, Chrisek eta Gwadak, bandek elkarrekin dituzten tentsioak erakutsiko dizkiote, nola lehiatzen diren auzoa kontrolatzeko, eta poliziek darabiltzaten metodo ez oso ortodoxoak ikusiko ditu.

Karriketan patruilatzen ari direla, beren ekintzak grabatzen dituen dron bat dagoela ikusiko dute, eta horrek bortizkeria zurrunbilo bat sorraraziko du.

Filmak Parisko bazter auzoetako eguneroko gordina salatzen du, eta etorkinek integratzeko dituzten arazoak, eta munduko beste toki batzuetako egoerekin pareka daiteke.

“Film noir” bat, jarraipena ematen diona Frantzian genero horretan eginda duten ibilbide luzeari; izena Victor Hugoren obra ezagunetik hartzen du.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com