IRUÑEKO GAZTEENDAKO POESIA ETA NARRAZIO LABURREKO LITERATUR LEHIAKETA

Udalak 2023ko Iruñeko gazteendako poesia eta narrazio laburreko literatur lehiaketarako deialdia egin du, euskaraz zein gaztelaniaz

Lehiaketa apirilaren 21era arte eta Iruñean bizi diren edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartzen ahalko dute

Iruñeko Udalak Gazteendako Literatur Lehiaketaren edizio berria deitu du, Iruñean bizi diren edo bertan ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteendako. Lehiaketaren asmoa da bertan parte hartzen dutenen talentu literarioa sustatzea. Ostiral honetatik aurrera aurkezten ahalko dituzte beren lanak poesia eta narrazio modalitateetan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzeko, hori bai, jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du. Ezin izanen da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu.

Lanen luzera gutxienez 14 eta gehienez 40 bertso-lerrokoa izanen da poesian, narrazio laburretan, berriz, 2 eta 5 orri bitartekoa, alde bakarretik idatzita eta lerroen artean tarte bikoitza utzita. Modalitate bakoitzerako, kategoria hauek ezarri dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak eta 17 eta 18 urteko gazteak, biak barne. Lanak aurkezteko azken egunean, hau da, apirilaren 21eko 23:59an izan beharko da adin hori.

Hiru sari izanen dira lanik onenentzat (lehena, bigarrena eta hirugarrena) eta bi accesit (lehenengoa eta bigarrena) modalitate (poesia eta narrazio laburra), kategoria (14 urtetik 16ra eta 17tik 18ra) eta hizkuntza bakoitzeko (euskara eta gaztelania). Lehen sariak 300 euroko zuzkidura izanen du, bigarrenak 200 eurokoa, eta hirugarrenak 150 eurokoa, accesit bakoitzeko, berriz, 100 euro emanen dira.

Lehiaketan izena ematea online eginen da, https://letrajoven.pamplona.es/ eta https://letrajoven.pamplona.es/eu/ webguneetan, eta deialdiaren oinarriak ere bertan kontsultatzen ahal dira. Era berean, lanak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorraren bidez aurkez daitezke (Kale Nagusia 2, Kondestablearen Jauregiaren beheko solairua), edo erregistro osagarrietan (Descalzos kalea 72, 2. solairua; Iratxeko Monasterioa kalea 2, beheko solairua; Armadaren etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería kalea 40, beheko solairua; Eslava kalea 1, beheko solairua). Kasu honetan, interesdunek gutun-azal itxi bat aurkeztuko dute, eta haren barruan, lanaren kopia bat.

2022ko edizio parte-hartzea

Iazko edizioan 166 lan lehiatu ziren: 64 poesian eta 102 narrazioan. Poesia-modalitatean, 59 lan aurkeztu ziren gaztelaniaz eta 5 euskaraz; horietatik 36, 14-16 urte bitarteko kategorian, eta 28, 17-18 urte bitartekoan. Narrazio-modalitatean, 89 lan aurkeztu ziren gaztelaniaz eta 28 euskaraz. Horietatik 69, 14-16 urte bitarteko kategorian aurkeztu ziren, eta 33, berriz, 17-18 urte bitartekoan.

2023ko Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketa

  • Telematikoki aurkezteko webguneak:

  • Aurrez aurre aurkezteko, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2, Kondestablearen jauregiko beheko solairua) edo haren erregistro osagarrietan

  • Lanak aurkezteko epea: gaurtik (ostirala) apirilaren 21eko 23:59era bitarte.

  • Luzera:

    • Poesia: 14 bertso-lerro gutxienez, eta 40 gehienez

    • Narrazio laburra: 2 orri gutxienez, eta 5 gehienez, lerro artean tarte bikoitza utzirik eta alde bakar batetik idatzita

  • Hiru sari eta bi accesit modalitate, adin-tarte eta hizkuntza bakoitzean:

    • Lehen saria: 300 euro

    • Bigarren saria: 200 euro

    • Hirugarren saria: 150 euro

    • Lehen accesita: 100 euro

    • Bigarren accesita: 100 euro

  • Sariak ematea: aurreikuspenen arabera 2023ko ekainean