NOIZTENKA

Badira zenbait urte jadanik,

ni etxean naizela bakarrik,

noiztenka triste, bestetan pozik,

denbora batzutan luzea delarik.


Oroitzapenak lotuak daude,

hutsa ezin dudalarik bete,

bakardadearen seinale,

bizitza pisuaren egile.


Lagunak beti hor zaudete,

alaitasunaren zabaltzaile,

indarrez estaltzen nauzue,

zuen amodioz naiz hartzaile.


Ahanztura ez da beti erresa,

maiz malkoak isurtzen dira,

nigan korapiloa sortzen da,

agerraraziz mingostasuna.


Bihotza betetzen didazue,

tristuratik ihes naramazue,

eskasa ordezkatzen duzue,

biziaren argitzaileak zarete.


Lagunak beti hor zaudete,

alaitasunaren zabaltzaile,

indarrez estaltzen nauzue,

zuen amodioz naiz hartzaile.