FAS ZINEKLUBA: “UNICORN WARS”

 

2023ko maiatzak 2

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3€ / 5 €

Gaztelaniaz

 

Unicorn Wars · Galizia/Euskal Herria/Frantzia · 2022 · 91 min · Zuz.: Alberto Vázquez · V.O.S.C.

PreFANT 2023-ekin elkarlanean Saioa

 

Panpinezko hartzatxoen eta adarbakarren borroka, politikari eta giza izaeraren alderdirik okerrenei buruz. Oso proposamen originala, onberaren irudiari buelta eman, eta sakonekoaren eta itxuraren arteko tupust bortitza darabil. Gerraren aurkako fabula bat da, hartzatxo maitagarriek protagonizatua.

Hartzatxoen armadak zerrendetara deitutako gazteak doktrinatzen ditu haien segurtasuna mehatxatzen duten adarbakarren aurka borrokatzeko. Hala, Azulin eta Gordi, eskarmenturik ez duten soldadu batzuekin batera, misio arriskutsu batera igortzen dituzte baso miragarria salbatzeko.

Animazio klasiko, koloretsu eta oso zaindu bateko irudi bortitzak, giza adimenaren sakoneneraino bidaiatzeko balio digunaeta espezie gisa geurekin daramagun gaitza erakusten diguna. Helduentzako animazioa.

Animaziozko Filmik Onenaren Goya saria irabazia du.

 

Gonb.: Iván Miñambres, Aitor Elorriaga

 

www.cineclubfas.com