RELATOVISMO ERAKUSKETA

ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINEKO BEHEKO SOLAIRUA. MAIATZAREN 26TIK UZTAILAREN 2RA. ERAKUSKETA: RELATOVISMO, PROTOCOLECTIVO-RENA.

Relatovismo-k kapitalismo informazionala eta kontakizuna esploratzen ditu, bere existentzia aktibatzen, iragaten eta kamufatzen duen tramankulu gisa. Kontakizunaren itxura kaltegabea, arrakastarekin duen lotura, opakutasuna eta forma konplexu eta sekuentziala dira erakusketa hau osatzen duten piezek jorratzen dituzten ideia batzuk.

Protocolectivo 2018an sortutako talde artistiko bat da, Iruñean lan egiten duena, eta bere lan-ildo nagusia artea babestea da. Erakusketa kontakizunaren inflazio-boomaren testuinguruan kokatzen da, eta badirudi arretaren ekonomia batek elikatutako mapaketa kognitiboaren aldeko deialdiari erantzuten diola.

Proiektu hau Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programari esker egin da, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Kultura Departamentuarekin lankidetzan.