IRANTZU ERRO ITURRALDE

 

Irantzu Erro Iturralde NUPeko doktoregaiak saria jaso du

Termoelektrizitatearen Nazioarteko 39. Kongresuan, Seattlen.

Poster hoberenei emandako sei sarietako bat jaso du.

 

Irantzu Erro Iturralde gaur egun doktoretza-tesia egiten ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Termoelektrizitatearen Nazioarteko 39. Kongresuan poster hoberenei eman zaizkien sei sarietako bat jaso du. Kongresua 2023ko ekainaren 20tik 26ra egin zen, Seattlen (AEB). Zehazki, Alemaniako Termoelektrizitate Elkarteak saritu zuen bere lana. Sari bakoitza 250 €-koa da, eta kongresuan guztira 60 poster aurkeztu ziren.

Irantzu Erro NUPeko Ingeniaritza Termiko eta Fluidoen ikerketa-taldeko kidea da (David Astrain Ulibarrena da taldeko buru), eta NUPeko Smart Cities Institutuko (ISC) kide ere bai. Azken zazpi urteetan ikerketa-talde horrek egindako lanei aintzatespena egiten zaien seigarren aldia da hau.

Posterraren izenburua “Experimental Study of a Thermal Energy Storage upgraded with a Thermoelectric Heat Pump System” da, eta hauek dira egileak: Irantzu Erro, Patricia Aranguren, Patricia Alegría, Álvaro Casi, Leyre Catalán, Álvaro Martinez, David Astrain (guztiak NUPeko ikertzaileak), Patxi Sorbet (CENEReko ikertzailea) eta Joaquín Erice (AINeko ikertzailea). Saritutako lanean, Irantzu Erroren tesian egindako ikerketa esperimentaletako baten laburpena egiten da. Tesi horretan, teknologia termoelektrikoa bero-ponpa gisa erabiltzeko aukera aztertzen da biltegiratze termikoko sistema baten funtzionamendua hobetzeko.

Irantzu Errok lantzen duen doktoretza-tesia Nafarroako Gobernuak finantzatutako bi ikerketa proiekturen barrenean egin da, lankidetza-proiektu hauen barrenean zehazki: (“MASS-STORAGE: Desarrollo de Sistemas de Almacenamiento Energético Térmico Masivo (AETM) de bajo coste para aplicaciones Power-to-heat-Power y CSP en la Comunidad Foral de Navarra”) eta “FlexORCStorage: Desarrollo de Sistemas de Almacenamiento Energético Distribuido de Alta Eficiencia Energética y Bajo Coste, Basados en Soluciones Térmicas, en la Comunidad Foral de Navarra”.

 

Argazkia: Irantzu Erro eta Martin Kober,

Alemaniako Termoelektrizitatearen Alemaniako Elkarteko presidentea (lagatako argazkia).