EHNE: ARGAZKI LEHIAKETA

 

XI. ARGAZKI LEHIAKETA: “Lehen sektoreak klima-aldaketaren aurka borrokan”

 

OINARRIAK

Formatua: Era digitalean zuri beltzean nahiz koloretan hartutako irudiak. Gutxieneko tamaina 1.200×800 pixel (10x15cm). Argazkiari ezin izango zaizkio elementuak gehitu, ez dira argazki muntaiak onartuko, ezta aplikazio mugikorren iragazkirik ere.

Enpresa edo marken izenek ezin dute agertu. Garbi ezagutzen den pertsona bat agertzen bada, pertsona horrek argazki horren irudia erabiltzeko emaniko baimena helarazi beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak hiru irudi bidali ahal izango ditu gehienez.

Helbidea: ardatza@ehne.eus helbidera, argazki lehiaketa adieraziz eta datu pertsonalak gehituz:

  • izen abizenak:
  • NAN-a:
  • Helbidea:
  • Telefonoa:
  • e-maila:
  • argazkien tituluak:

Epea: 2023ko irailaren 6an

Sariak:

  1. saria: Etxalarko Gainkoborda nekazaletxean 8 pertsonentzako asteburuko egonaldia, behe denboraldian eta 2024ko ekainaren 16ra arte.
  2. saria: Gurdi dendako produktuen otarra bat
  3. saria: Lezaun Upategien eskutik gurdian pasio bat mahasti artean (12 pertsonentzako)

Epai-mahaia:

Sarituak erredakzio batzordeko kideek aukeratuko dituzte. Epaiak ez du atzera bueltarik izango.

Eskubideak eta erabilera:

Helarazitako irudiak EHNEren argitalpenetan erabiliko ahal izango dira, beti egilearen sinadura jarriz. Egileak ziurtatu beharko du irudi horren gainean ez dagoela hirugarrengo baten eskubiderik, eta erreklamaziorik izanez gero egilea izango da arduraduna. Lehiakide guztiek oinarriak onartzen dituzte.