GOYA – HELLBOY: STÉPHANE LEVALLOISEN MUNSTROEN IKUSKERA IKONOGRAFIKOA

KONDESTABLEAREN JAUREGIA. IRAILAREN 1ETIK 24RA. ERAKUSKETA: GOYA – HELLBOY: STÉPHANE LEVALLOISEN MUNSTROEN IKUSKERA IKONOGRAFIKOA

2023ko irailaren 1etik 24ra Tiza elkarteak antolatu duen Nafarroako Komikiaren Azokaren XVI. Edizioaren barruan, ‘Goya – Hellboy: Stéphane Levalloisen munstroen ikuskera ikonografikoa’ erakusketa egonen da ikusgai.

Erakusketa hori Espainian aurkezten den lehen aldia da. Asier Mensuro da erakusketaren komisarioa, AFUNDACIONendako, ABANCA – BANKOA gizarte ekintzarendako eta Iruñeko Udalarendako.

Erakusketan, Frantziako artista ospetsuak Goyak sortutako alegiazko ikonografiari buruzko –Pradoko Museo Nazionaleko pintura beltzetatik, Lázaro Galdiano Museoko mihiseetako akelarre eta sorginetara– gogoeta eginen du, hari gaur egungo munstro bat gehituz. Hellboy da, Mike Mignolak sortutako pertsonaia, hain zuzen ere. Levallois grafismo goieskora hurbiltzen da 72 obretan eta Aragoiko jeinu gorraren obrari aurre egiten dion bideo batean. Erakusketa Mignolaren bi ilustraziorekin osatzen da: ‘Hellboy In the Chapel of Moloch’ sortaren portada, eta Goyaren ‘Átropos’ edo ‘Las Parcas’ mihisea omentzen duen pertsonaia horren ilustrazio bat.