EUSKO ELKARTEEN EGUNA

Aurten ere, Eusko Elkarteen Eguna antolatuko da, urriaren 14an, larunbatean, Biarritzeko Surfrider Foundation-en egoitzan. Elkarteetako arduradunei –tokiko monetaren kide izan ala ez– zuzendutako hitzordu berezia da Eusko Elkarteen Eguna, elkarteen finantzabideei buruzkoa.

Aurten aurkeztuko diren adigaiak aintzineko edizioaren segida gisa pentsatuak dira. Izan ere, iaz, aipatu ziren elkarteen eskura zeuden finantzazio pribatu eta publikoak. Mezenasgo agentziako Patxi Bellyk gogotik berriz partekatuko ditu bere aholkulari eta laguntzaile trebetasunak. Ekarpen teorikoak eta ohar praktikoak aldizkatuz, honako bi aurkezpenek xeheki aipatuko dituzte elkarteen finantzaketaren alderdi batzuk: 

Mezenasgoa

Gauza emanez, gaitasunak partekatuz, dirua emanez… Mezenasgoak aukera asko eskaintzen ditu elkarteen diru-baliabideak indartzeko. Mezenasgo moten aurkezpen teorikoaren ondotik, ez zergapeko izateari, interes orokorraren kontzeptuari edo esparru juridikoari buruzko azalpenak emanen dira..

Finantzamenduen bilaketarako estrategia

Bere elkarterako diru-iturri berriak lortzeko, beharrezkoa da metodo bat izatea estrategia eraginkor bat eraikitzeko. Bigarren aurkezpen horretan, hiru fase estrategikoei buruz ariko da, partaideak bilatzeko plangintza zehatz bat egiteko: beharren definizioa, prospekzio-fasea, komunikazio-plana eta abar.

 

Euskoren “% 3ko emaitza

Gero, Régis Enerizek (Euskal Moneta) “Euskoren “% 3ko emaitza” baliabidearen funtzionamendua azalduko du. Diruaren birbanaketa solidariorako baliabide horri esker, iaz, 60.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zitzaizkien hainbat arlotan –ingurumena, hezkuntza, kultura, elkartasuna, euskara, kirola, etab.– lanean ari diren 58 elkarteri.

Aurkezpen horien ondotik, aurtengo “% 3ko emaitza” jasoko duten elkarteei dirua banatzeko zeremonia eginen da; orduan jakinaraziko dira elkarte onuradunak. Elkarte horietako arduradunak beren txeke sinbolikoa hartzera jinen dira, eta hitza hartzen ahalko dute beren elkarteari eta emaitzaren ondorioei buruz mintzatzeko.

Talde argazki baten ondotik, pintxo goxoak eskainiko ditu Euskok, eta memento hura elkarteetako arduradunen arteko solasak bideratzeko, haien arteko harremanak indartzeko eta hitz hartzeetan pausatu ez diren galderei erantzuteko parada izanen da.

Egitaraua

  • 10:00: Sar-hitza

  • 10:15: Mezenasgoa

  • 11:00: Finantzamenduen bilaketarako estrategia

  • 11:45: Euskoren % 3ko emaitza

  • 12:00: Txekeen banatzea eta elkarteetako ordezkarien lekukotasunak

  • 12:30: Zeremoniaren bururatzea eta janari mahai ingurua

Urririk, baina izena eman behar da: 05 33 47 54 11 – regis@euskalmoneta.org