EHUN ARTEA

Bundle dye estanpazioa & tindaketa botanikoa Kolore Laborategian. Lehenik, kolorearen historia laburra irakatsiko da (Paleolitiko, Antzinako Egipto, Erroma eta Erdi Aro garaiak). Behin teoria zabalduta, mordentadoa egingo da (oihala tindatzeko prestatzeko prozesua) eta ondoren, ura eta landare-tinden arteko proportzioak neurtuz, artile, kotoi eta zeta erakusgaiak egingo dira lapikoetan. Jarraian, landareen sailkapena egingo da: ikasiko da lur, hazi, sustrai, zuhaitz enbor, azal, hosto, lore, fruitu, bahia eta intsektu sailkapena egiten eta baita landareen biltze garaiak ere, koloreak eta formulak. Azkenik, bundle dye loreekin praktikatuko da: landareak oihalean zabaldu eta makila batean sokarekin lotu ondoren, ordubetez egosiko dira maria bainuan. Partaideei apunteak banatuko zaizkie.

  • Dinamizatzailea: Itziar Unzurrunzaga

  • Egunak: urriaren 28a

  • Ordutegia: 17:00 – 21:00

  • Eguna: larunbata

  • Plazak: 12

  • Prezioa: 7€

https://kontadores.eus/parte-hartzeko-irizpideak

https://www.donostia.eus/juventud/InscripcionesWeb.nsf/fwInscripcion?ReadForm&Id=&idioma=eus&mota=GAZ