IRUÑA FOKATU 2023

Iruñeko Udalak ‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Argazkiak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ko 23: 00etan amaituko da. Argazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren sari bat ere izanen dira, 600 eurokoa eta 500 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria izanen dute.

Aurreko edizioan bezalaxe, aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak, dagoeneko webgune honetan erabilgarri dagoen izena emateko formularioaren bidez. Neurri horiekin aurkeztutako irudiak epaimahaiak baloratzeko baino ez dira erabiliko. Ondoren, sarituak edo hautatuak izan diren argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira, lehiaketaren antolatzaileek hala eskatzen dutenean, eta formatu fisikoa 28x38cm-koa izango da (bertikala edo horizontala). Webgune honetan bertan kontsultatzen ahalko dira deialdiaren oinarriak. Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute. Izan ere, ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak.

Argazkiak (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz ezin izanen dituzte neurri hauek gainditu: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da. Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia beharko dute.

Sariak: Lehen saria: 900 €. Bigarren saria: 600 €. Hirugarren saria: 500 €. 2023ko udal egutegia ilustratzeko aukeratutako argazkientzako sariak: 150 €-ko 12 sari.

Sari banaketa: Epaimahai teknikoak beste prozedurarik erabakitzen ez badu, abenduan egingo da CIVIVOX-en. Epaimahaia argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute.

PARTE HARTU NAHI BADUZU, HURRENGO FORMULARIOA BETE

Formularioa osatzeko behar den informazioa: Datu pertsonalak, jaioteguna eta tokia, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babestutako datuak (1999ko abenduaren 13a).
Gainera,
argazkia egin den eguna, tokia eta argazkiaren deskripzio laburra adieraziko dira. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin bat etortzea.