AUZO JARDUNALDIAK

Kaixo auzokidea!

Berriz ere zuengana jotzen dugu laguntza eske, urtero bezala auzoko jardunaldiak datoz, eta auzo-saretik ahalik eta laguntza gehien behar dugu deialdia arrakastatsua izan dadin. Horregatik, parte hartzeko hainbat modu proposatzen dizkizuegu:

  • Kartelak jarriz eta auzoko kaleetan “auzo-bandoa” jarriz: Horretarako auzoenean mahai bat prestatu da, portalea egingo den kalean izena jartzeko paper batekin.

  • Jardunaldietarako gonbidapen-postalak banatu: Jardunaldietarako prestatutako mahaian gonbidapenak dituzten gutun-azalak aurkituko dituzue. Hartu eta banatu zure bizilagunak!

Mezua zure sareetan zabalduz: AUZO JARDUNALDIAK URRIAREN 20,21ean, SAN FRANTZISKO ESKOLETAN! Gure auzoko arazoei irtenbide kolektiboa eman diezaiegun!!