ARGI LETRAK

Iturramako Civivoxa. Urriaren 16tik azaroaren 18ra. Erakusketa: “Argi Letrak”, Àlex Durà Díez.

Àlex Durà Díezen erakusketa-proiektua, Alberto Di Olli argazkilariak komisariatua eta, 2023ko apirilean gaztearen familiak ‘Octubre Centre de Cultura Contemporània de Valencia’-n aurkeztua. Bizitza zale baten argazki-lan hautatuak daude ikusgai, bizitza irudien bidez kontatu nahi izan zuelako. Àlexen familiak heriotzarekiko eta doluarekiko bizipena kontatzea erabaki zuen, beste familia batzuei laguntzen saiatzeko. Ez da minbiziari buruzko erakusketa, Álexek azken istanteraino zurrupatutako bizitzari buruzkoa baizik, nahiz eta ia hiru urtean kimioterapia, erradioterapia eta hiru ebakuntza jaso zituen.