NAROA ARMENDARIZ ETXANIZ

Azaroaren 2an, Naroa Armendariz Etxaniz artista nafarrak “Sumi-e &+” erakusketa inauguratuko du Iruñeko Ormolú Galerian, azaroaren 28ra arte luzatuko dena.

Erakusketan tinta txinatarrez egindako margolanak (sumi-e-k tinta txinatarra esan nahi du japonieraz), animazioak eta Errealitate Areagotua egongo da.

Estilo abstraktuko lan plastikoak hainbat formatu eta euskarritan eginak daude: formatu handiko mihise bat egongo da, formatu ertaineko lanak ere mihise gainean eginda egongo dira, formatu txikiko lanak ordea, paper gainean. Horrez gain, koadroen argazkietan egindako animazio digitalak ere badaude, eta hauek Errealitate Aregotuarekin ikus daitezke bisitarien sakelako telefonoen bidez edo aretoan egongo den tabletaren bitartez.

Lan piktorikoa animazioekin batera artistaren etengabeko bilaketa baten emaitza dira: bizitzaren orekaren ulertze transzendentala bilatzen du etengabe. Bilaketa hori bere lanean islatzen da bai maila indibidualean, koadro bakoitzarekin, bai taldean, bere koadroetako argazkietan egindako animazio digitalak integratuz.

Oreka transzendente baten bilaketa horretan, etengabe jolasten du elementu polarizatuekin, hala nola mugimendua eta isiltasuna, ikusmen-zarata eta isiltasuna, garratza eta sotila, asimetria, sakontasuna eta arintasuna, seriotasuna eta jostalaria, espirituala eta egunerokoa.

Sumi-e, edo tinta txinatarra, oso sentikorra den teknika da, sormen prozesuan zehar baita emaitza estetikoan ere. Sentsibilitate horrekin eta mugaketa kromatikoarekin jolasteak, gainontzeko elementu piktorikoen adierazpen-ahalmenean sakontzen laguntzen du: testurak, beladurak, trazuak, konposizioa, mugimendua… Minimoetara joateak sakontasunera gonbidatzen du.

Japoniar kulturan kontzeptu estetiko mota honetaz hitz egiten duten termino asko daude (Wa, shibui, yugen, wabi-sabi, miyabi, Fukinsei, Ma, Seijaku…). Edertasun sentikor baten bitartez harmonia transzendentala bilatzen duen kontzeptua da hau.

Harmoniaren bilaketa horretan, animazio digitalek arintasuna, dibertsioa eta umorea ematen dizkiote lan piktorikoaren sakontasun eta seriotasunari. Modu honetan osotasun orekatua osatzen da.

ERAKUSKETAKO EKITALDIAK:

Erakusketa irauten duen hilabetean zehar artistarekin hainbat topaketa antolatuko dira. Ekitaldi hauek asteazkenero 11:30ean eta ostegunero 18:30ean izango dira. Informazioa Ormolú Galeriaren eta artistaren sare sozialetan zein www.naroa-armendariz.com webgunean zehaztuko da.

ORMOLÚ GALERIAREN HELBIDEA ETA ORDUTEGIA:

C/ Paulino Caballero 42, Iruñea

Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 eta 18:00-20:00

Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara