AHUAKATEAREN ZAINTZARAKO GIDA

Maitane Perez

Zaindu. Hori izan da X-ri esan dion azkeneko gauza. X-k irakurri duen azken mezua. Momentuz. Zaindu zaitez, esan dio, ardura bere gainetik kenduz, berak zainduko ez duelakoan, urrunduko delakoan, nahiz eta hori oraindik seguru ez jakin. X-ri haren burua zaintzeko eskatu dio, erregutu dio ia (eskerrak idatzizko mezuetan tonua nabaritzen ez den), egunen batean izkina batean botata topatuko ote duten beldur balitz bezala, ospitaletik azkenekotan dagoela esanez deituko dutenaren beldur balitz bezala. Ez da horrelakorik gertatuko. Beldur irrazionala omen da, baina bada. Irudimen gehiegi izatearen ordaina…

https://www.booktegi.eus/liburuak/ahuakateran-zaintzarako-gida/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi

https://www.booktegi.eus/wp-content/uploads/2023/09/ahuakateran-zaintzarako-gida-Maitane-Perez.epub

https://www.booktegi.eus/wp-content/uploads/2023/09/ahuakateran-zaintzarako-gida-Maitane-Perez.mobi

Click to access Ahuakatearen-zaintzarako-gida.pdf