3 ARRAZOI SAKELAKO DIRUA EUSKOTAN EMATEKO!

Sakelako dirua lurraldearentzat aberasgarria den tokiko monetaren forman  ematea posible balitz zer?

Eusko kondua 16 urtetik gorakoentzat posible da, eta tokiko moneta bere forma guztietan erabiltzea ahalbidetzen du : kontu batetik bestera biramenduak egitea, euskokart, billeteak eta noski euskopay aplikazioa erabiltzea. Hilabetero banku kondutik zure haurraren Eusko kondura biramendu bat egitea aski da Euskoa erabiltzeko.

Zeintzuk dira abantailak?

  • Sakeleko dirua bakarrik kudeatzea : Zure haurrei dirua kudeatzen erakatsiz, haien  erantzukizuna emendatuko da. 1300 profesionalengan Euskoa erabiltzeko ahalmena ukanez, diruaren balorea ulertuko dute !

  • Arduratsu kontsumitu dezaten : Tokiko moneta erabiliz, zure haurrak engaiatuak diren profesionalengana joanen dira. Horrek, haien kontsumoarengan eragina izanen du, gizaki eta ingurumenarengan errespetatsuagoa izanki. Gaienra bere erosketei buruz pentsaraziko du haurra, kontsumo arduratsu bat ez dadin salbuespen bat izan baina norma.

  • Tokiko ekonomia sustengatzea : Euskoko profesionalengana joanez, zure haurrak zirkuitu laburrak eta bertako komertzioak sustengatuko dituzte. « Bertako kontsumoa » praktikatuz eta haien lurraldeko ekonomiari are gehiago lotuz. Haien mailan ekonomiaren berkokatzean parte hartuko dute eta bertako enplegua laguntzen ere bai. Dinamika hortaz gozatzen ahalko dute berantago herrian bizi eta lan egin nahiko balu.

Adinik ez baita ohitura onak hartzeko, zure haurrak Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago batean parte hartzera bultzatu !

EUSKO KONTU BAT IDEKI