JOAN MARI IRIGOIEN-I OMENALDIA

 

Andere/Jaun agurgarria,

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak Joan Mari Irigoien Altzatar idazleari egingo dion aitortza ekitaldira.

Ekitaldia 2023ko abenduaren 2an izango da Altzagainan.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara Joan Mari Irigoienen Babilonia liburuaren irakurketa publikoa egingo da Altzako udaletxean. Eta zuk irakurketan parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Zuk ere Joan Marik merezi duen aitortza ematen lagunduko diguzulakoan, zure konfirmazioaren zain geratzen gara.

Konfirmatzeko, jarraian daukazun galdetegia bete behar duzu.

Ekitaldia baino aste pare bat lehenago zurekin harremanetan jarriko gara zure irakurketa txanda zein ordutan den adieraziz.

Aldez aurretik eskerrik asko

 

Bizarrain Euskara elkartea 

 

Argibide galdetegia:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSemUrobxckIrH1H8Op0mZy_52WyehyyjKfxPtJIUz4E3LQbDQ/viewform