EUSKOA: SARE SOLIDARIOA, GIZARTE LOTURAREN SORTZAILEA!

Tokiko moneta erabiltzen duzularik, hautatzen duzu lurraldearekilako elkartasunaren alde ari izatea: hurbileko merkataritza sostengatzea, euskara biziaraztea, trantsizio ekologikoa zalutzea, eta, azkenik, gizarte lotura sortzea!

Profesionalak Eusko sarean sartzen direlarik, lurraldeetako aurkibideetan zerrendatzen dira. Horri esker, erabiltzaileek beren lurraldearen alde engaiatuak diren profesionalak aurki ditzakete, eta gero beren balioak konkretuko gauza ditzakete, tokiko moneta lurraldean ibilaraziz. Hala, euskoaren erabiltzaileen % 81ek lehentasuna ematen diete sareko profesionalei, eta % 83k gomendatzen dizkiete lagunei eta ahaide hurbilei euskoa onartzen duten profesionalak. Elkartasun hori sareko profesionalen artean ere obratzen da: profesionalen % 80k jadaneko gomendatu dizkiete lankideei tokiko moneta onartzen duten beste profesional batzuk, eta ia heren batek dio maiz hori egiten duela.

Gainera, partikularren eta profesionalen arteko harremanak etengabe indartzen ditu tokiko monetaren erabilerak: partikularren bi herenek adierazten dute tokiko moneta onartzen duten profesionalekin gehiago hitz egiteko joera dutela besteekin baino.

Harreman hori are hertsiagoa da euskara erabiltzen delarik. Hain zuzen ere, Euskoak euskararen alde duen engaiamenduari esker, zenbait saltegi nabarmendu daitezke, non, elebitan afixatzeaz gain, euskaraz hitz egin baitaiteke. Begira ezazu saltegien erakusleihoetan profesionalaren euskara-maila adierazten duen pegatina: “Lehen hitzak” edo “Euskaraz”.

Azkenik, Euskal Moneta elkarteak gizarte-loturak sortzen ditu ere, parte hartzen duen edo antolatzen dituen gertakarien bidez. 2022an, 50 informazio-mahai baino gehiago ezarri ziren, lurraldeko hainbat gertakaritan jendeari euskoa zer den esplikatzeko. Eta tokiko monetaren urteroko besta handian, Eusko Egunean, 1.500 lagun baino gehiago bildu ziren, 2023an, Ezpeletan. Beste elkarte askorekin elkarlanean antolatu zen Eusko Eguna, baina baita tokiko sortzaile eta ekoizleekin ere.

Bururatzeko, tokiko moneta oso tresna konkretua da lurraldeko elkartasuna eta gizarte-lotura indartzeko, bai balio zehatzak sustatzen dituen sare baten barnean tokiko salerosketak sustatuz, bai eremu publikoan euskararen erabilera erraztuz, bai hainbat gertakariren bidez elkarte-sarea indartuz.

Zuk ere dinamika eder honetan parte hartu nahi baduzu, ez zaitez geldirik egon!

EUSKO KONTU BAT IDEKI