LIZARRA, ERAKUSKETA: “BEYONDERS”

 

Arteko Batxilergoaren jaiotzatik hiru urte igaro ondoren, Lizarraldea BHIko ikasleok gure lana Lizarrako bihotzean erakusketa honekin partekatzera animatu gara.

“Beyonders” haratago doa (beyond), ikasleen lanen lagin soil bat baino zerbait gehiago da; artea hurbiltzeko, esploratzeko eta aztertzeko bidaia da. Erakusketaren ibilbide osoan, arte klasikoa eta garaikidea nola uztartzen diren ikusiko dugu, ahokatzea eta argi-iluna bezalako lengoaia klasikoetatik abiatuta, akuarelak, tinta, boligrafoak, collagea eta instalazioa bezalako tekniketara iritsi arte.

Bidaia multisentsorial baten aurrean gaude, non audioek, bideoek eta argazkigintzak ere beren espazioa hartzen duten, non denborak garrantzi berezia hartzen duen, bai lan pertsonalari eskainitako ordu eta klaseengatik, bai denboran zehar edertasun-kanona bezalako kontzeptu batzuen analisiagatik.

Lizarraldea BHIko Arte Batxilergoko ikasleok “Beyonders” era ongi etorria ematen dizuegu, ibilbide osoan zehar gozatuko duzuelakoan.

 

cartela Beyonders