CARMELO ASTRÁIN

Ziudadelako bolborategia. Otsailaren 22tik apirilaren 7ra. 365 marrazki. Carmelo Astrain. 2023.

*Erakusketa honetan, 2023an zehar egin dudan bidaia intimo bat esploratzera gonbidatzen zaitut; bertan, marrazki bakoitzak nire eguneroko esperientzien narratiba bisual bat eta edertasunaren eta teknika berrien bilaketa etengabea irudikatzen ditu. Gorputzen, aurpegien eta eskuen irudikapenean gizakiarekiko beti izan dudan obsesioa agertzen da, eta lan horietako bakoitza horren adierazpen bakar, esperimental eta egiazkoa da. Azterketa emozionaletik hasi eta esperimentazio artistikoraino, egunkari bisual honek nire bilakaera sortzailea eta artearen eta eguneroko bizitzaren arteko berezko lotura islatzen ditu. Azken urteetako historiaren isla ere bada, iazko mugarriena. Hori guztia nire ikuspegi kritikoan oinarrituta, Goyak Gerraren hondamendiak eta Kapritxoak grabatuetan egin zuen moduan aurkeztuta, marrazkiaren bazterretan testu iradokitzaileak idatziz. Gure garaiaren isla da, izan ere, ia zorabiatu edo tenteldu egiten gaituen irudi, ideia eta lekukotasunen bonbardaketa jarraitua jasaten baitugu.
Ongi etorri bidaia artistiko honen marra bakoitzean dagoen aniztasuna eta edertasuna deskubritzera!