ZIENTZIA KALEAN

Apirilaren 10ean, asteazkena, “Zientzia kalean” erakusketa jarriko dugu Beasaingo Erauskin plazan.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Lemniskataren laguntzarekin, eta 4 paneleko (1,50m x 1,50 m) 6 totem ditu; 24 panel horietan, infografia erakargarrietan, eguneroko bizitzako hainbat elementutan dagoen zientzia ezagutu ahal izango da; adibidez, jogurt, mugikor, fruta edo garagardo baten zientzia.

Erakusketa Beasainen izango da ikusgai apirilaren 26ra arte.

Hilaren 26an bertan, Ordiziara lekualdatuko da eta Barrena jauregiaren aurrean dagoen plazatxoan jarriko da eta, eskura izango duzue maiatzaren 7ra arte.

Maiatzaren 7tik 17ra Lazkaoko Euskadi plazan egongo da ikusgai.

Zientzia publiko orokorrari hurbiltzeko modu berri hau zuen gustukoa izatea espero dugu, eta zuen parte hartzea lortu nahiko genuke zabalkundean laguntzeko.