EUSKARA GURE LOTURA

Ni naiz Iparraldekoa,

ta zu Hegoaldekoa,

herrialde berekoak,

alaba eta semeak.


Gaur gira Euskal Herria,

zazpi herrialdekoa,

indarra da batasuna,

euskara gure lotura.


Ikurrina sinboloa,

ta Gernikako Arbola,

estatu burujabea

munduari igorria.


Mariren haurrak baigira,

hau da gure jatorria,

hainbeste denborakoa,

euskaldunak hemen gira.


Arranoaren hegaldia,

bere hego zabalera,

babestuak, elkartuak

gira, Euskal Herrikoak!