TOMOGRAFIA KONPUTARIZATUARI BURUZKO IKASTAROA

 

ISCk eta Fisika Medikoko Elkarteak Tomografia Konputarizatuari buruzko ikastaroa antolatu dute NUPen

Ingeniaritzako Graduko ikasleak eta fisika medikoan espezializatutako profesionalak tarteko, 35 lagun joan ziren prestakuntzara

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Smart Cities Institutuak (ISC), Fisika Medikoko Elkartearekin (SEFM) batera, Tomografia Konputarizatuari buruzko ikastaro baten parte presentziala antolatu zuen berriki. Bi eguneko iraupena izan zuen, eta 35 lagun joan ziren ikastarora. Ikasleen artean NUPeko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasleak zeuden, bai eta fisika medikoko profesionalak edo diziplina horrekin lotutakoak eta Ospitaleko Erradiofisikako espezialitateko egoiliarrak ere.

Lehen egunean, Tomografia Konputarizatuko (TK) egungo eta azken belaunaldiko ekipoen irudia optimizatzeko eta kalitatea kontrolatzeko egin beharreko probetan sakondu zuten.

Bigarren egunean, azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ziren, bai ekipamenduan, bai TK bidezko irudi espektralaren prozesamenduan, irudi mediko diagnostikoko ekipo handien fabrikatzaile nagusien laguntzari esker (General Electric, Canon eta Philips). “Esperientzia oso onuragarria izan zen bertaratutako guztientzat, eta hari esker bai profesionalek, bai gure erakundeko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasleek sakonago ezagutu zituzten teknika horiek, eta TKaren arloko azken aurrerapenen berri izan zuten”, ziurtatu dute NUPeko ISCtik.

 

Argazkia: Ikastaroaren antolatzaileak. Ezkerretik eskuinera, Jorge Hernández Rodríguez (Salamancako Ospitale Unibertsitarioa), José Ángel Merino Gestoso (Toledoko Ospitale Unibertsitarioa) Santiago Miquelez Alonso, Fernando Caudepón Moreno eta Aitor Fernández Iglesias (denak Nafarroako Ospitale Unibertsitariokoak) eta Luis Serrano Arriezu (Smart Cities Institutua, NUP).

 

Argazkia: Ikastaroko parte-hartzaileak, NUPen.