MIKEL PEREZ DE GRACIA CUÑADO, XABIER TAPIA ZELAIETA

 

Zizur Txikiko San Fermin ikastolako ikasle batek zilarrezko domina lortu du espainiar estatuko Fisikako Olinpiadan

Mikel Perez de Graciak Nafarroa ordezkatu zuen lehiaketan, Xabier Tapia Paz de Ziganda ikastolako ikaslearekin batera, zeinak ohorezko aipamena lortu baitzuen

 

Mikel Pérez de Gracia Cuñado Zizur Txikiko San Fermin ikastolako ikasleak zilarrezko domina lortu du Granadan egindako espainiar estatuko Fisikako XXXV. Olinpiadan. Nafarroak lehiaketan zuen beste ordezkariak, Xabier Tapia Zelaieta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako ikasleak, ohorezko aipamena lortu du.

Granadako Unibertsitatean egin da olinpiada honen fase estatala, Zientzia Fakultateko Fisika ikasketen 50. urteurrena dela eta. Lehiaketak ehun gazte bildu ditu, eta aurretik egindako 36 fase lokaletan gainditu zuten hautaketa.

Nafarroa Garaikoari dagokionez, martxoan egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta hamabost ikastetxetako 58 ikaslek parte hartu zuten; Mikel Pérez de Graciak irabazi zuen, eta Xabier Tapia izan zen bigarren.

Nafarroa Garaia ordezkatu zuten bi ikasleak Miguel Arana Burgui NUPeko Zientzien Saileko irakaslearekin batera joan ziren Granadara. Arana irakaslea Fisika Olinpiadaren Nafarroa Garaiko batzordeko ordezkaria da.

Mikel Pérez de Gracia bi olinpiadetako hiru fase lokaletan gailendu da: Matematikakoan (azken bi edizioetan) eta Fisikakoan (ikasturte honetan).

 

Argazkia

Ezkerretik eskuinera: Xabier Tapia, Miguel Arana eta Mikel Pérez de Gracia, Granadan.