FAS ZINEKLUBA: FRANTZIAKO ZINEMA MUTUAREN AITZINDARIAK, ALICE GUY ETA GERMAINE DULAC

 

2024ko ekainak 18

19:45etan

Indautxu aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

‘Frantziako aitzindariak’ · Frantzia · 1898-1923 · 80 min · Zuz.: Alice Guy / Germaine Dulac ·

Zinema mutua zuzeneko musikarekin saioa: Josetxo Fdez. de Ortega (piano)

[H]emen-ekin eta Frantziako Institutoa-rekin elkarlanean saioa

Gonb: Sara Mauleón, Margot Le Peltier

 

Alice Guy-Blaché-ren (1873-1968) 13 lan ikusiko ditugu, 1898 eta 1907 bitartean eginak, 1’-tik 10’-ra iraupena: Chez le magnétiseur, Chirurgie fin de siècle, Chez le photographe, edo Le billet de banque, besteak beste. Zinemaren historiako fikziozko lehen zinemagilearen mundua osatzen duten lanak. Berak Léon Gaumont (asmatzailea eta industrialaria. 1864-1946) bera iradoki zuen ikusmira bizidun sinpleak utzi eta gidoidun istorio txikiak filmatzea. Gainera, filmatzeko baimena ere ematen zaio, gizonentzat baino ez zena. Gidoiak eta zuzendaritza artistikoa ere egingo ditu. Blaché abizena 1907an ezkondu zen Herbert Blaché kameralariarengandik dator, eta urte horretatik aurrera Estatu Batuetara emigratzen dute.

Germaine Dulac (1882-1942), zuzendaria, kazetaria eta zinema kritikaria. 1906an ezkondu zen Louis-Albert Dulac-ekin (haren abizena hartu zuen). Irène Hillel-Erlanger idazlearekin batera sortu zuen DH Films, eta Irèneren gidoiekin hasi zen zuzentzen 1915ean, 1934ra arte. La souriante Madame Beudet (1923) lanean ere gidoia egin zuen.

Tintontzian geratzen zaizkigu: Musidora(aktorea eta zuzendaria. 1889-1957), Marie-Louise Iribe (aktorea, zuzendaria eta ekoizlea. 1894-1934) edo Nicole Védrès (idazlea, kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria. 1911-1965)… jarraituko du.

 

www.cineclubfas.com