SENDABELARRAK ETA NEKEA

Nekatuta sentitzea, gaur egun, askotan gertatzen zaigu. Estresak eta daramagun bizi erritmoak eragin ohi dute nekea.

Elikadura egokia eta bizimodu osasungarria eramateaz gain, garrantzitsua da jakitea farmazian sendabelarrak daudela falta zaigun energia hori berreskuratzen laguntzeko.

Nekea arintzeko gomendatzen diren sendabelarrak, hainbat motatakoak dira:

-adaptogenoak izenez ezagutzen ditugun sendabelarrak, hau da, organismoaren erresistentzia handitzen dutenak: estresaren sintomak arintzen dituzte eta aparteko esfortzu baten aurrean organismoaren egokitzapena errazten dute. Horien artean ginseng-a eta eleuterokokoa nabarmendu ditzakegu.

-Hazietan kafeina duten landareak, organismoaren estimulazio orokorra eragiten dutenak, adibidez guarana.

-Proteinatan aberatsak diren landareak, propietate energizatzaileak dituztenak, hala nola maka edo spirulina.

Nekeari aurre egiteko ohitura onei dagokienez, aholku farmazeutiko batzuk ematen dizkizuegu:

-Eguneroko erritmoa eta intentsitatea jaistea.

-Bitamina eta mineral ugariko elikadura izatea.

-Lo indarberritzailea izaten saiatzea, 8 eta 10 ordu arteko loaldia egunero; izan ere, ondo lo egitea nekeari aurre egiteko erremediorik onenetako bat da.

-Erlaxazio-teknikak praktikatzea.

-Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa saihestea.

Eta nekea gero eta handiagoa dela sumatzen badugu, osasun-profesiolarengana jo beharko dugu. Azken hau garrantzizko neurria da.

Erreferentzia:

Plantas medicinales y cansancio. Tu Farmacéutico Informa. Isabel Ruiz, Jaengo Farmazialarien Elkargo Ofizialeko Sendabelarren Batzordeko farmazialariak emandako bideo-aholkua. Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak egina eta Medicina TV-ek ekoitzia, Arkopharmaren laguntzarekin. 2019/04/24.