FAS ZINEKLUBA: “SIMÓN DE LA MONTAÑA”

 

2025eko azaroak 18

19:45etan

Indautxu aretoa, Indautxu plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Simón de la montaña · Argentina/Txile/Uruguay · 2024 · 98 min · Zuz.: Federico Luis · V.O.S.C.

+XII KORTeN! La suerte de Katalina, Guillermo Ordás. EH, 2023, 9’ Ani-Fik 

Gonb.: Pablo Rodríguez, Iñigo Ongay

 

21 urteko gazte bat da Simon, Andeetako mendilerroaren bazterrean bizi dena, eta, ikustean bere ametsek ez dutela errealitatearekin bat egiten, aldatzea erabakiko du. Horretarako, bera bezala desgaituak diren mutil batzuekin ibiltzen hasiko da. Maitatzeko eta dibertitzeko arau propioak asmatuko dituzte, eta hala ibiliko dira eurentzako diseinatuta ez dagoen mundu horretan hazten eta beren tokia bilatzen.

Federico Luisen opera prima honi saria eman zioten Cannesen (2024: Kritikaren Astea – Sari Handia), eta oso harrera ona egin zioten Donostian. Trebeziaz darabiltza zinemaren alorreko baliabideak, baina, gainera, ikuspegi originala eta apur bat kezkagarria ere erabiltzen du.

Nerabezarotik helduarora doan pausoa esploratzen du, baina, oraingo honetan, egokitzeko zailtasun bereziak dituen talde batean zentratzen da.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com