Albisteak

GARAZI BAIGORRI

Herri elkargoak euskararen aldeko sei urteko hitzarmena sinatu du, hain zuzen ere kontratu berrietan langilegoaren ezagutza bultzatu nahi baitu.


IZURTZA

2016an Durango – Gasteiz autobus zerbitzua hobetuko da. Ordutegi batzuetan zerbitzua indartuz eta autobus zahar batzuk ordezkatuz.


ELGOIBAR

Elgoibarko maisuen nazioarteko XXV. txapelketa Ider Borya frantziarrak irabazi du.


RAMON AMONDARAIN

Balerdi mendian “Txantxangorri” bidea ireki du.


DONAPALEU

Urtarrilaren 21 eta otsailaren 20 bitarte biztanlegoari dagokion errolda ofiziala burutuko dute.


ZALDUONDO

Zerbitzu publikoen eta administrazio jardueren tasa abeltzaintza etxebizitza eta ustiategientzako 2.016 urtean 55,09 eurotakoa izango da eta ostalaritzako establezimendu eta landa turismoko establezimenduentzat, 81,14-takoa.


GARAI

2016ean ez dira Garain zergak eta tasak igoko.


ELDUAIN

Urtarrilak 15ean haur eta gazteentzako zine emanaldiak. 2-13 urte bitartekoentzat “Minions” 17:30-19:30 kultur etxean 0,50 eurotan sarrerak. 14-18 urte bitartezkoentzat “La ola” 19:30-21:30 kultur etxean, sarrerak euro batean.


LIZARRA

Herriko Etxeak “Bulevar” alderdiko lanak berrikus eta 300 etxebizitza hausnartu du, hots, lehenagoko erdia.


HENDAIA

Urtarrileko udal aldizkaria postontzietan banatzen ari dira.