Albisteak

ARRASATE

Urtarrilak 19an Santa Marinako liburutegian Ixabel Agirresaroberekin ipuin kontaketa, arratsaldeko 18:00etan 3-5 urte bitarteko umeentzat.


NAFARROA GARAIA

Gobernuak merkatal gune handiei ezarririko zerga aurten deuseztu du.


URRUÑA

Herriko Etxeak hirigintza plangintzan aldaketa proiektua iragarri du.


LAUDIO

Urtarrilak 21-ean, nekazal eremuko auzo asanblada egongo da, 19:00-etan. Behar duenak ere, doako haurtzaindegi zerbitzua erabil dezake, plaza erreserba 944 034 850 telefonora batzarra baino 3 egun lehen deituta egiten delarik.


ZALLA

Urtarrilak 18an Zallako pilotalekuan 19.00etan, Bizkaiko kluben arteko esku pilota txapelketako finalak lehiatuko dira. Eskuz binaka gazteak Laukiz B – Adiskide C. Eskuz binaka nagusietan Usansolo – Lemoa E.


ZIZURKIL

Bukalai dantza taldearen logo berria Maria Altuna artista zizurkildarrak egin du.


MAULE LEXTARRE

Herriko Etxeak alokatzekotz etxebizitza zerrenda karrikaratu du. Argibidea: http://www.mauleon-licharre.fr/eu/actualite/location-appartement-maison.html


IRUÑEA

Alde Zaharreko liburutegiko kudeaketa berriz ere publikoa da, eta goizez nahiz arratsaldez irekiko dute, zenbait lagun kontratatuz.


GASTEIZ

‘Luis Aranburu’ musika eskolan irakasle bila dabiltza. Baldintzak betetzen dutenek, Otsailak 1-a arte izango dute irekia epea beraien burua aurkezteko. Oinarriak honako helbidean aurki daitezke: https://www.alava.net/botha/Boletines/2016/003/2016_003_05435_C.pdf


GERNIKA – LUMO

6.950ko gastuarekin stakeparkeko pista konpoduta geratu da Mestikabaso gunean. Bertan gurpilen gainean egiten diren kirol ezberdinak praktikatu daitezke, skate, rolling, scooter eta BMX esaterako.