Albisteak

SAMANIEGO

Kultura etxean dagoen udal taberna alokatu nahi dute, gutxienez 800€-ren truke. Interesa duten personek beraien eskaintza abenduak 18-a baino lehen aurkeztu dezakete.


LARRABETZU

Abenduaren 15etik urtarrilak 29ra arte liburutegi ordutegia hurrengoa izango da: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Abenduak 6, 8, 25 eta urtarrilak 1 eta 6ean itxita. Eta abenduak 9, 10, 11 eta 14ean soilik arratsaldeko ordutegian.


ZESTOA

Udalerriko denbora mugatuko aparkalekuak arautzen dituen Udal ordenantza GAOean. Argibide gehiago www.zestoa.eus en.


NAFARROA GARAIA

Kultur batzordea guziz berritu dute, lehenagokoa gaztetuz eta gizon nahiz emakume kopuru bera bilduz.


MIARRITZE

“Iraty” izeneko merkatal guneari izena aldatu diote, egun “Village Iraty Biarritz” deitu behar delarik.


GASTEIZ

Arabako ehiza federazioak, 10.559,95€-ren truke, Gasteizko Goi-Mendiak, VI-10.172, ehiza-esparru pribatuko ustiapen zinegetiko moduan alokatu du.


LEIOA

Aurtengo gabonetan Mari Pepa eta Arlote pertsonai leioztarren katilu solidarioak salgai izanen dira. Herriko familia behartsuei laguntzeko erabiliko da lortutakoa.


TOLOSA

Inauteriko karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik urtarrilaren 29ra arte. Ostegun gizena otsailak 4 izango da aurten. Argibide gehiago www.tolosa.eus en.


ARTIKA

Berriobeitiko aurrekontua dela medio, datorren urtean Artika alderdiak inbertsioei loturiko 105.000 jasoko duela karrikaratu dute.


ELINBERRI

‘Sorgin beltz’ -en olerki berria irakurgai.