Albisteak

HENDAIA

Itsasertzeko harkaitzetan urak inguraturiko aita eta alaba lagundu behar izan dituzte.


ARABAR ERRIOXA

Kuadrilla honek arkitekto bat kontratu nahi du hirigintza-aholkularitza lanak egin ditzan. Interesatuek, baldintzak betetzen badituzte, abenduak 18-a arte izango dute zabalik epea beraien burua aurkezteko.


ORTUELLA

Aurrekontuaren lan taldearen deildia abenduaren 15ean arratsaldeko 19:30etan osoko bilkuren aretoan.


GIPUZKOA

Abenduaren 19an Donostiako Ilunben arratsaldeko 17.00etan Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala lehiatuko da.


ELINBERRI

Txoko berria agirietan ‘Mikel Romeo Ruiz’ eta bere lehenengo olerkia irakurgai.


EZKABA

Antsoain, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Iruñea eta Xulapain udalerriek, Iruñerriko Mankomunitatearen eskutik, aipatu mendi inguruari loturiko natur parkearen proiektua bultzatu nahi dute.


BORDELA

Sébastien Zozaya urdaitegi langile gisa aurten Frantziako hoberen hautatu egin dute.


GAROBEL MENDILERROA

Larreak erabiltzeagatik ordaindu behar duten pertsonen zerrenda atera dute. Interesatuek Aiarako udalean aurkitu dezakete informazioa.  


LEMOA

Abenduan zehar ludotekan neguaren inguruko hainbat gai landuko dira. Aste honetan: 14ean postalak, 15ean olentzero sortu, 16ean gutuna idatzi, 17an sari banaketa. Argibide gehiago ludoteka@lemoa.net en.


TOLOSA

Unai Agirre sailkatu da Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerako, Tolosan jokatutako bigarren finalaurrekoan. Bigarren Beñat Gaztelumendi sailkatu da eta hirugarren Iñaki Apalategi.