Albisteak

MUTRIKU

Badator abendurock XI. edizioa. Kontzertu, erakusketa eta zine emanaldi guztiak gaztetxian izanen dira. Argibide gehiago www.mutriku.eus web orrian.


MADDI OIHENART

Zuberotar abeslariak herri musika oinarritzat hartu duen diska karrikaratu berri du.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Aloha Lorenzo Irisarrik “Renfe”k antolaturiko VII. argazki lehiaketan laugarren saria eskuratu du, 1.000 lagun baino gehiago aurkeztu zirelarik.


LAUDIO

Abenduaren 12-an baserritarren azokak urte bat beteko du eta ohi bezala egun horretan ere azoka egongo da 9:00-etatik 15:00- etara.


GAUTEGIZ – ARTEAGA

2016rako aurrekontuen hasierako onarpena egin da, 850.055,67koa izanen da.


OARSOALDEA

2015-2016 ikasturtean, 8 – 12 urte bitarteko 2.751 ikasle daude osotara Oarsoaldeko ikasteetxetan, horietatik 1.403 ikasle dabiltza eskola kirolean, hau da % 51. Nesken parte hartzea gora doa, aurten nesken % 32,15ak parte hartzen du.



MARTZILLA

Abenduaren 19an VI. Krosa burutuko dute.


GASTEIZ

Lourdes Lejarreta eta Zambrana eskoletan dauden jantokietako kudeaketa eramateko lehiaketa sortu da. 32.340 € -ko (BEZ barne) aurrekontua dago eta eskaerak aurkezteko epea, abenduak 14- a arte egongo da zabalik.


GATIKA

Bizkaiko gurutze gorriak jostailuak biltzeko egingo duen kanpainan lagunduko du Udalak. Jostailuak udalean bertan utzi ahal izango dira abenduaren 15a arte.