Albisteak

ZARAUTZ

Alaia Martinek lortu zuen Gipuzkoako bertsolari txapelketarako finalerako lehenengo txartela.


SEASKA

Frantziar estatuko Hezkuntza sailak Seaskako bi urtekoen gelak aintzat hartu dituela karrikaratu da.


ALFARO

Udalak, administrazio eskualdeburua maila dela medio, 318.124 jaso berri du.


ZIGOITIA

Abenduak 12-an ‘Itsasoaren emazteak‘ antzerkia. 10 urte gorakoentzat. Naguesientzat 10€ balio ditu sarrerak, haur zein jubilatuentzat, 8.


ARRATIA

“Zu bai zu, talentu lehiaketa”n parte hartzeko urtarrilaren 30era arte aurkeztu daitezke 5 minutu gehienezko lanak. Oinarriak www.igorre.net web orrian.


USURBIL

Udalak herriko eragileekin gobernu programa eta 2016rako aurrekontuak osatzeko bilera erronda abiarazi du.


ELINBERRI

‘Noleskine’ -ren agiri berria irakurgai.


BAIONA

Bertan elkarturiko Laborantza Ganbera, Merkataritza nahiz Industria Ganberak eta Ofizialeen Ganbera hiri elkargo bakarraren alde ageri dira.


TUTERA

Luis Salcedo sukaldariak IV. “Cocinando nuestros sabores” izeneko lehiaketa irabazi du, makailuz prestaturiko sorkuntzari esker 6.000 eskuratuz.


GERNIKA – LUMO

Udalak 65.000 inbertitu ditu Urbieta kirol gunea hobetzeko. Bertan arbitroentzat bi aldagela egokituz eta futbol zelaiako ureztatzeko zirkuitua hobetuz.