Albisteak

IGORRE

Martxoaren 4ean Lasarte aretoan “Futbolariak eta printzesak” antzezlana 8-13 urte bitarteko ume eta gazteentzat.


ALEGIA

Santa Ageda bezpera ospatzeko Txintxarri abesbatza eta herriko bertsolariak elkarrekin atera ziren santa eskean.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Nafarroa Garaiko gobernuak mendiari loturiko haize energia egituraren inguruko plangintza onetsi du.


HENDAIA

Baionako aferaren emaitza dela medio, gazteek Herriko Etxeari gaztetxea ere eskatu diote. Ildo beretik, martxoaren bortzean Gazte Eguna ospatuko dutela jakinarazi dute.


ASPARRENA

Diru-laguntzak arautzen duen normatibari behin betiko onarpena eman zaio. Informazio gehiagorako: https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/016/2016_016_00256_E.pdf


MUNGIA

Martxoaren 12an 16:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots “Amalur” saiorako sarrerak salgai jarriko dira. Ikuskizuna apirilak 9an Olalde aretoan izango da.


ANOETA

Igandean, otsailak 28 txistularien kalejira eguerdiko 12etan.


BUÑUEL

“ALSTON” enpresako langileak hainbat ekimen burutzen ari dira, lantegia itxi ez diezaieten.


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.


ERROBI

“Sudmine” enpresak urrearen bila jarraitzen du. Ondorioz, kezka ekologikoa hedatzen ari da.