Albisteak

IRUN

Martxoaren 20ean Super Amara Bidasoa Atletiko taldeak enpresen eta koadrilen arteko lasterketa antolatu du. 4 x milia (1.609,3 m.) erreleboetako formatua izanen du, 15 urtetik gorakoentzat.


EGUESIBAR

16 urte baino gehiago duten auzokideek 60.000 zertan inbertitu erabaki ahal izanen dute, aukeran hiru proiektu direlarik.


BAIGORRI

Urrutiko erbesteratuak agurtu dituzte.


AGURAIN

Hileko lehenengo larunbatean merkatu txikia ospatuko da berziklatutako objetuekin. Informazio gehiagorako: 945 107 171.


IGORRE

Otsailak 29ra arte Ganzabal Mendi taldearen argazki erakusketa Lasarte aretoko erakusketa aretoan.


ANDOAINDARRAK 400

Andoain Laburrean film laburren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai www.andoaindarrak400.eus web atarian.


TUTERA

Bigarren Heziketa eskaintzen duen Tuterako Benjamin ikastetxeak, eraikinak pairatzen duen egoera latza dela medio, laguntza eskatu berri du.


ELINBERRI

Xabier Soublet-en olerki berria irakurgai.


ITSAS BAZTERRA

Olatuek, hondar asteotan, kalte handiak sorrarazi dituzte, Donibane Lohitzune edota Hendaia lekuko.


ZIGOITIA

Otsailak 25-a arte irekita egongo da epea udalekuei buruzko iradakizunak eta proposamenak egiteko.