Albisteak

GASTEIZ

Urtarrilak 26-tik otsailak 4-a bitarte xakean jolasten ikasteko adinekoentzako mintegia. Saioak goizeko 11:00-etatik 12:30-etara izango dira Txagorritxuko Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean.


LEZAMA

Elikagai eta garbitasun nahiz higienerako produktu asko batu eta saldu dira, horri eskerrak 1.210 euro batu dira bilketa kanpainan.


ASTIGARRAGA

Web gunean herrian antolatzen diren ekitaldietarako sarrerak erosteko aukera dago agenda atalean.


BAZTAN

Udalak urtarrilean nahiz otsailean auzokideendako kimaketa hondarren bilketa zerbitzua bideratu du.


ELINBERRI

‘Historia’ agiri berri bat irakurgai.


BAIONA

Herriko Etxeak urte osorakotz informatika tailerrak antolatu ditu.


AMURRIO

Bideanek HAZI programa jarri du martxan. Programa honek, 20 eta 35 urte bitarteko gazteak lan munduan sartzea du helburu. Otsailak 5-ean hasiko da eta interesatuek 945891721 telefonara dei dezakete informazio gehiago lortzeko.


ASTEASU

Segundo Montes I. kros solidarioan Unai Señoran Bengoak irabazi zuen, 6 kilometroak 19´34”tan beteta.


LEIOA

Udalak “Leioa itsasadarretik” argazki lehiaketa aurkeztu du. Lehiaketak web gune berezia izango du eta hurrengo egunetan ikusgai izanen da.


“RECURUT”

Zaragozako nahiz Pabeko unibertsitateek bultzatzen duten aipatu proiektuak mugaz gaindiko bideak nabarmendu nahi ditu, errate baterakotz Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea artekoak. Jada argibide seinaleak paratzen ari direla jakinarazi dute.