Albisteak

IRUÑEA

Udalak jaun done Frantzisko plazako liburutegiari dagokion kudeaketa berreskuratu du. Hortaz, berriz ere publiko bilakarazi eta goizez nahiz arratsaldez irekiko dute, ordutegia biziki hedatuz.


ANGELU

Nine Ducamp andereak hiriko urrezko domina jaso du.


ZIGOITIA

Ur horniketa, estolderia, saneamendu eta arazketarengatik kobratzen diren tarifak aldatu dira.


PORTUGALETE

“Portugalete Uri urena” XXV. ipuin lehiaketan, 18 gorakoen mailan Maialen Lizarribar Garmendia Gipuzkoarrak “Sentitzeko beharra” ipuinagatik saririk gabeko hizkuntza batean idatzitako ipuin onenaren akzesita irabazi du.


DEBA

Urte Berriko azokan Udalak saritan 3.525 euro banatu zituen. Bertako Doniene baserriak barazkietako bigarren saria irabazi zuen eta Julian Villena eta Nagore Dorrosonsorok Deba bailarako ezti lehiaketa irabazi zuten.


XANTI UTERGA

Master erremonte txapelketa irabazi du.


MAULE

Bertan “2Zio” musika taldeak plazaratu berri duen bideoklip gehiena ekoiztu ahal izan du.


ARABAR ERRIOXA

‘Dispetrol Onaindia SL’ enpresak ornituko du C gasoleoaz Samaniego egoitza, Autonomia Pertsonaleko Zentroa, Kimu lantegia eta Arbulo berotegietan dauden berogailuak martxan jartzeko.


PLENTZIA

Padel pistako argien fitxak Goñi portalen bakarrik egongo dira eskuragarri, astelehenetik ostiralera 11:00-13:00 eta 16:30-20:00.


TOLOSAKO AZOKA

Larunbatero 8.00etatik aurrera Tolosako zerkausian azoka, bertan hainbat produktu goxo eta gozo erosteko aukera, Eguzkileire Amezketako Ola auzokoak esaterako izango ditugu. Egurrezko labean, ama orearekin egindako ogi eta gozo ekologikoak gura eskura jarriz.