Albisteak

ELDUAIN

Urtarrilak 15ean haur eta gazteentzako zine emanaldiak. 2-13 urte bitartekoentzat “Minions” 17:30-19:30 kultur etxean 0,50 eurotan sarrerak. 14-18 urte bitartezkoentzat “La ola” 19:30-21:30 kultur etxean, sarrerak euro batean.


LIZARRA

Herriko Etxeak “Bulevar” alderdiko lanak berrikus eta 300 etxebizitza hausnartu du, hots, lehenagoko erdia.


HENDAIA

Urtarrileko udal aldizkaria postontzietan banatzen ari dira.


GASTEIZ

2.016 urtean egongo diren prezio publiko eta ordenantza fiskalari behin betiko onarpena eman zaio. Tasak zeintzuk izango diren jakiteko honako helbidera jo: http://www.alava.net/botha/Boletines/2015/151/2015_151_05414_E.pdf


ELORRIO

Musika eskolak, bere 25. urteurrena dela eta kanta bat sortu du.


EIBAR

Barrena, Bidebarrieta eta Calbeton kaleetan oinezkoen pasabide goratuak egiteko lanak Probisa Vias eta Obras SLU enpresek burutuko dituzte. Aurrekontua 54.890,44 euro.


“EVENA”

“Estación de Viticultura y Enología de Navarra” izenekoak 25 urte bete berri du. Erriberrin, Harriberrin kokaturik dago.


EZPELETA

Urtarrilaren 14an Maldatik Artzamendi igoko dute. Irteera 09:00etan adostu dute, hain zuzen jauregiko aparkalekuan.


DULANTZI

Udal kiroldegiak ordutegi berria atera du 2016 urterako. Informazio gehiagorako : http://alegriadulantzi.com/ficheros/modificacionhorarios2016.pdf


DURANGALDEA

Lau erakundek Bikain Ziurtagiria jaso dute: Koikili aterpetxeak, San jose jesuitak Ikastetxeak, Kurutziaga Ikastolak eta Anbotoko komunikabideak.