Albisteak

ELINBERRI

Andoni Uzkeda Mateo-ren agiri berria irakurgai.


OIBAR

Udalak Nafarroa Garaiko adinekoen kontseiluan parte hartuko du.


DULANTZI

Baratz ekologikoen zozketa publikoa abenduak 22-an egingo da, arratsaldeko 19:00-etan.


SANTURTZI

Liburutegiek ordutegi berezia izanen dute abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra (biak barne). Liburutegi nagusia astelehenetik larunbatera 8:30-14:30. San Juango, Kabiezesko eta las Viñasko helduentzako liburutegiak astelehenetik ostiralera 8:30-14:30. Mamarigako liburutegia astelehenetik ostiralera 10:00-13:55. Azkenik Kabiezesko haur…


HAZPARNE

Sindikatu batzuek zahar etxean bide diren arazoak salatu dituzte.


HERNANI

Zazpi garbigune dituzte jada herritarrek hondakin bereziak bota ahal izateko.


ZALAIN

Nafarroa Garaiko Justizia Auzitegi Nagusiak lantegiaren handitzekotz ingurumen baimena deuseztu du.


DULANTZI

Elurra botatzen badu edota izozten badu, udal etxean, gizarte etxean zein polikiroldegian gatza lor daiteke, malda eta karriketan botatzeko.


HONDARRIBIA

Aurten ere Elkartasun San Silvestrea antolatuko du Sport Mundik, iazko 2.200 parte hartzaileak gaindituko direlarik.


EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOA

Misio kargudun bat hizkuntza politikan lan egitekotz xerkatzen da, balizko eskaera urtarrilaren 6 baino lehen helarazi behar delarik. Argibidea: www.mintzaria.fr