EUSKALGINTZA

ATARRATZE OFIZIALKI BASTIDA BAT DA!

Atarratzeko herria ofizialki Bastida bezala ekarririkk izan da eta Bastide 64 alkartearen biltzar nausia baliatü da ezagüpen ofizialaren plazalatzeko ! Neskenegünean, Departamentüko 15 bastiden ordezkariak bildü dira Atarratzen ; 15 urte dütü alkarteak eta helbürü nausia dü…


ETXE JABEER DEI EGITEN DÜ ETXEKA ALKARTEAK

Etxeka alkarteak hütsik diren Xiberoko etxe jabeer dei bat zabaltzen deie. Adinetako zonbait ez beitira bakarrik bizi nahi edo bizitzen ahal, Etxeka alkarteak lagüntü nahi dütü. Alkarrekin bizitzeko ahala eman nahi deie. Hortarako, etxe edo…


GAIKAKO HIZTEGI ZONBAIT ELKI DÜTÜ EUSKAL ALKARGOAREN XIBEROKO ORDEZKARITZAK

Euskal Hirigüne Alkargoaren Xiberoko ordezkaritzak 15 hiztegi ttipi elki dütü, bakoitxa gei bati emanik. Batetan, hoinarrizko hitzak dira zerrendatürik, bestean oraiko musikaz buruzko hiztegia, familiaz, eskolaz, kartieleko laborantxaz… Eüskal Hirigüne Alkargoren ordezkaritza ororetan eginak izan…


GIDATZE ESKOLA BERRI BAT ATARRATZEN

Düala sei hilabete Nicolas Duhaldebordek gidatzen ikasteko eskola bat zabaltü dü Atarratzen. Nahiz eta Maule-Lextarreko gidatze eskola baten arrahartzeko proposamena üken, Basabürüan zabaltü nahi züan atsülütoki, Basabürüko gazteek zerbütxü hori hüllanean üken dezen. Halere, Pettarreko,…


BORTÜKO LABORARIEN EGOERA SALATÜRIK IZAN DA

Bortüa baliatzen düen laborariak, Bortü Sindikatak, Departamentüko Laborantxa Kanberak, ELB, JA eta FDSEA sindikatak, agertü dira prentsaren aitzinean, eta botz batez salatü düe, bortüko sos-lagüntzen püxelatzea ! 2015-az geroz, Esküaldeak hartü dü lagüntzen partekatzeko esküdüntza…



BEREHALA BARNATEGI BERRI BAT XIBEROKO LABORANTXA ESKOLARENTAKO

Xiberoko Laborantxa eskolak beti arrakasta badü : 340 ikasle, 4 baxo profesional desbardinekin eta 55 langile eskolaren joanarazteko behar bezala. Egin berri den biltzar nausian,  barnategi baten altxatzeko xedea presentatürik izan da. Eskola honek, kolegioko…



HAINBAT OBRA EGINEN DIRA MAULE-LEXTARREKO ZERBÜTXÜGÜNEAN

Maule-Lextarreko zerbütxügüneko lanek üztaila arte iraünen düe. Arte hortan eginen dütüen arraberritzeak ‘üngüramenekoak’ deitürik dira. Ezen, energia gütiagoren baliatzeko indarrak eginen dütüe eta, audela, berogailü sareari lotüko da zerbütxügüne osoa. Bestalde handikapatü edo elbarritüak aisago…


ESPEIZEKO ENTREPRESA BAT SARISTATÜRIK

Bürdüinia lantzen düan Ezpeizeko Jamboué entrepresa saristatürik izan da «Crédit Agricole» diharü-etxearenganik. Xiberoko “lehu” bat irabazi dü. Hugues Jamboué-k bere aitaren eta osabaren segida hartü dü. Laborantxako edo indüstriarentako eraikuntza metalikoak egiten jarraikitzen dü. Entrepresak…