Udal argibidea

IRUÑEAK BIDEGORRIETAN SEGURTASUNA HOBETU DU

Iruñeko Udala pintura gorriz egindako seinaleztapen-lanak amaitzen ari da 166 bizikletendako pasabidetan, horiek errepideren batekin gurutzatzen diren puntuetan. Segurtasun-neurri pasibo bat da, ibilgailu motordunen gidariei toki horretatik bidegorri bat igarotzen dela ohartarazteko. Pasabide horiek oinezkoen…


BUZTINTXURIKO KIROLDEGI PUBLIKO BERRIA

Buztintxuriko kiroldegi publiko berria eraikin trinkoa eta irisgarria izanen da, ia 4.000 m2-koa; inguruan lorategi-eremu bat izanen du, eta sarrera nagusia –aterpe baten bitartez– Victor Eusa kalean egonen da, lursailaren eremu lauenean. Eraikinaren irudiak hiru…


AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA

Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, urriaren 16tik azaroaren 27ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen….


CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

Cesar Barrio artistak ‘Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik’ erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.   +INFO


IRUÑEA FOKATU 2021

Iruñea Fokatu argazki-lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak, sarituko dira. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2022ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko…


SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA

Iruñeko Udalak ‘2021eko sormen artistikoko proiektuak sustatzeko V. Lehiaketarako’ deia egin du, eta horren bidez 3.000 euroko hamar sari emanen ditu proiektu kulturalak egin aurreko ezinbesteko urrats gisa sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuentzat. +INFO


MAPAMUNDITARRAK 2021

MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi…


ALVARO MATXINBARRENA, BOLBORATEGIAN

Alvaro Matxinbarrenak ‘Wild is the wind’ erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi…


IRUÑEA BERDEA DA

“Iruñea berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 8 jarduera eginen dira urriaren 9tik 30ra arte Doan. Aurrez…


BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA

KONDESTABLE. URRIAK 17, 12:00 Pablo Sarasateren matinéeak erakusketa ederra izan ziren une hartako nafar talentu nabarmenentzat, interpreteak nahiz konpositoreak sustatuta. Programa honek lekukoa hartu dio musikari iruindarrari, garai hartako eta egungo nafar artisten lanek osatutako…