Xerar Urrutia Jorajuria

JAINKOSA GALDUARI

Orain berantegi da ta denbora joan da, ez duzu sinetsi ahal ginuela elkar maita, lotsatu edo beldurtu zira, amodioz bete-bete nintzana! Beti maitemindua gelditu bainaiz ere, gau luzeek bakardadean sarrarazten naute, zure oroitzapena baztertzera doa,…


AIAKO HARRIARI BEGIRA

Sentimendu guziak ez dira azaltzen, ez ditugu den-denak ulertzen, zergatik gaur zu zaitudan maitatzen, osmosian zurekin bainaiz sentitzen.   Maitatu gira Txurrumurruko kaskoan, iratze berde goxoen artean, zeru azpian, ilunabarrean, ihintzak egin estalkiaren behean.  …


AMA EUSKARA

Euskara gure arima da, gure arma hoberena! </> Gure hizkuntza, lur barne sakonetik heldu da, izaeraz janzten gaituena, gure zainetan isurtzen dena, betidanik gure baitan izan dena.   Gure lurrari lotua da, ama eta bere…


AMODIO SUHARRA

Batzuetan askatasuna, ezer ez erraitea da, hautatu zaitudala, gauza ederrena izan da. Nik ere zaitut hautatu, amodioz bete bainauzu maitasunak inguratu gaitu, bihotzak ditugularik lotu.   Zure begietan dut irakurri, grina beroaren iturri, zu baizira…


ARRANOAREN BIDEA

Larrun gainetik Artzamendira, lerratzen naiz Baigurara, hain arin, hain libre, Iparlatik Orhi kaskora arte. Jaizkibeletik noa Belateko maldara, hegaldaka batez, sartuz Herrerara, ordun ikusten dut Anboto mendia, jausten Urduñara itsasoari begira. Nun zira zeruko enperadorea,…


SEGURAKO LOREA

Zure izena da Euri, lore polita iduri arrosa kolore gorri lurrin hedatzen haizeari.   Baratze batean sortua, goizeko ihintzarekin hazia, loratua iduzkiren besotan ama-lur maite goxo honetan.   Ekaitza zikin batek zaitu, Zure sustraitik kendu,…


MINTZAIRA EBATSI NAHIAN

Lau urterekin, haurra nintzelarik, ume zintzoa, ilusioz beterik, ikasle txukuna agertu nahirik eskolan sartu nintzen, lotsa berria sorturik.   Lehen egunean burasoek utzi ondoren, negarrak luzeak dira isurtzen, ezezagun mundu batean sartzen, abandonatua, galdua sentitzen….


SUTEA

Beratik igo da Ibardin aldera, suge narrasti zikin bat bezala, bere pozoia hedatuz, dena erre da, Urruña, Azkaine hunkituak dira.   Oihanak, iratzeak sutan dira, kea urrundik sumatzen da, mendia gogorki sufritzen ari da, Larrun…



HITZ MUSIKALAK

Idazten dizut gutuna, musika balitz bezala, melodiak hunkitu dezala, zure bihotz goxoa.   Aurkitu garenean, ez dut dudarik izan, amodioaren iturria, gu bien artean isuri da.   Gutuna hau idaztean, itxaropena dut gogoan, bizia, norabide…