Lerga, Sofuentes

“Umme, Sahari filius,

Narhungesi Abi-

sunhari filio,

annorum XXV. Titulum posuit sumptu suo”.

Arkeologo nahiz hizkuntzalarien irudikotz, Lergan kausitu zuten duela 2.000 urteko hilarri honek hitz hauek gorde ditu:

Narhun Gesi, bere semea Ume Zahar eta bere biloba Abi Zunhar.

Bada, bertze hilarri bat Aragoiko Sofuentes herrian ediren zuten, garai berekoa da eta bertan antzeko Narun izena litzateke.

Adituen ustez Lerga eta Sofuenteskoak senitarteak izaten ahal dira.

Egun bi herri hauek Nafarroa Garaia eta Zaragozako lurrak badira ere, garia hartan baskoiak ziren. Eta, agi denez, euskaldunak.