Antonio Rodriguez (k.o. 1983)

Metodoaren diskurtsoa parekorik ez duen lana da filosofiaren historian.

Lan horretan, gizon batek, Rene Descartesek, estilo lauan eta lagunartekoan,

“bere bizitzako gauzak” kontatzen dizkigu.

Laburtu daiteke, egia da, ia erabat bere pentsamenduak direla esanez,

baina hain zuzen pentsamendua zen

Descartes gizonarentzat bere bizitzaren funtsa.

Egiaren bila bizi guztia emateko erabakia harturik,

aipatzen digu zer burutapen etorri zitzaizkion

bere helburua ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzeko. […]

 

Metodoaren diskurtsoa Leydenen agertu zen, 1637an

—41 urte zituen Descartesek—;

liburuki bat osatu zuen honako atal hauekin: Dioptrika, Meteoroak eta Geometria.

 

Eta hizkuntza arruntean agertu zen, frantsesez. Ezohikoa. Izan ere, hizkuntza jasoa eta,

nolabait esan, filosofiarako ofiziala, ordura arte, latina zen.

Berritasun hori berez da zinez esanguratsua:

erakusten du Descartesen jarreraren ezaugarri sakon bat

eskolako jakintzaren barnean eta, oro har, tradizio intelektualean

—ezaugarri “iraultzailea”—, eta, aldi berean, inauguratu berri duen fede

arrazionalistaren —modernitatearen fedearen— zantzu positiboa,

eta horri erantzuten diote Diskurtsoko lehen hitzek:

“Sen ona da munduan ongien banaturik dagoen gauza”.