Werner Pluskat alemaniar komandantea (k.o. 1944-6-6)

Artilleriako prismatikoak harriturik hartu nituen zerumuga,

kontatzen dudan bezalaxe, klase orotako ontziz betea ikusi nuenean.

Ezin nuen sinetsi.

Ezinezkoa iruditzen zitzaidan hain flota handia inor ohartu gabe elkartu izana.

Prismatikoak ondoan nuen soldaduari eman nizkion, eta honela esan nion: “Begiraiok”.

Eta hark: “Jaungoiko maitea, inbasioa da!”.