OLERKIGINTZA


JAKIZU IRITSI DELA NEGUA

Jakizu elurretan daudela jada mendiak, piztia guztiak gure bihotzetara erretiratu direla, lo hartu duela ihintzaren arnas zuriak. Jakizu den orok inbentarioa egiten duela isilik, joan zirenen haragiak hartzen dituela hatz-muturretan ospez eta negarrez, haizea ez…


3 – MADDALEN IBARRA SAN MARTIN

Kanonek estereotipoek               rolek beti estutzen.   Komunikabideek gizarteak arropek ia itotzen.   90-60-90 Titi handiak gerri mehea ipurdi borobila.   Non gelditu dira   ildoak                                                                                                              gantza biribiltasuna?   Eta formak? Gorputz-triangelu gorputz-karratu…


UDAZKENAREN ERDIAN

Zein ondo egoten den udazkenean, gauza guztien erdi erdian: noizbehinkako sargori eta zaparrada haizetsuen artean, orbelaren marroi eztietan itota, iraganeko hondakinen eta etorkizuneko arrastoen bidegurutzean, ezerezean galduta, sutondoaren epelean, itsaso harrotuaren burrunbak urrumatuta, lanbro finak…


2 – MADDALEN IBARRA SAN MARTIN

Norabidea galduta iskina zikin batean, jaio dira bi lore. Hain dira politak, ederrak, non jaten dituzten gordinik hiritarren bihotzak.


1 – MADDALEN IBARRA SAN MARTIN

Behin, kaletik nindoala, emakume bat zapaldu nuen. Lurrera begiratu, eta milaka emakume-txikle ikusi nituen.


HITZ GOZOAK BOTA NAHI NIZKIZUN

Hitz gozoak bota nahi nizkizun eta azkenean begiradak izan ziren bota nizkizun gauza bakarrak. Gaur egungo distantziaren korronte ezagun eta famatuan sartu ginen. Ni Haizearen Pasaian eta zu Txernobylen. Distantziak ez zigun utzi jabetzen, errealitatean…


AZKEN AGURRAREN NEGARRA

Gorka Knörr Borràs (1975) Nora zoaz, eskual semea, harma hori eskutan? Harmen hartzera deitzen naute frantsen aldera. Harmen hartzera deitzen naute frantsen aldera. Eskualerritik urrunduz, ta atzerrira joanak, a ze negarra entzunen duzu Eskualerrietan! a…


NAFARROAKO ERESERKIA

Telesforo Montzon (1904-1981)   Nafarroa! Entzun zeure haurren oihua denok euskaldunak denok nafartarrak gara.   Nafarroa! Zeure lurralde zabaletan har gaitzazu besoetan.   Nafarroa! Entzun zeure haurren oihua denok euskaldunak denok nafartarrak gara.   Nafarroa!…


UDABURUA

Sua altxa dadila gau sorginduan barrena eta gaiztakeri gordina eraman dezan dena.   Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik gaur sutan erretakoa ez dadila agertu berriz.