Txinatarra eta arroza

Aldatzen den pertsona, okertu ahal da, baina behin ere aldatzen ez dena, bizi ahal da beti okertuta”.

Gizon bat loreak ari zen jartzen emaztearen hilobian. Orduan konturatu zen, gizon txinatar bat, aldameneko hilobian platerkada bat arroz jartzen ari zela. Lehenengo gizonak, txinatarrarengana joan eta galdetu zion:

-Barkatu, jauna! Baina, benetan, uste al duzu hildakoa etorriko dela arroza jatera?

-Bai, -erantzun zion txinatarrak-, zure hildakoa loreen usaina hartzera etortzen denean.

Irakaspena:

Bestearen iritziak errespetatzea da, gizakiak eduki dezakeen bertuterik handienetako bat. Pertsonak ezberdinak dira, beraz, era ezberdinean jokatu eta pentsatzen dute. Ez ezazu epaitu…! Uler ezazu, besterik gabe…! Eta, ezin baduzu ulertu, orduan, ahaztu ezazu!

Gogora itzazu 5 arau erraz hauek zoriontsua izateko, ekialdeko jakinduriaren arabera:

1-. Askatu zerorren bihotza gorroto eta ezinikusietatik.

2-. Askatu zerorren gogoa kezketatik.

3-. Bizi zaitez xaloki.

4-. Eman ezazu gehiago.

5-. Eta, itxaron ezazu gutxiago.

Zahartzea nahitaezkoa da, haztea, ordea, hautazkoa”.