Bi lagun

Istorio batek kontatzen du, bi lagun basamortuan barna zihoazela oinez, neska eta mutila. Bidaiaren lekuren batean eztabaidan hasi ziren, eta bietako batek zaplazteko bat eman zion besteari. Minduta, baina besteari deus ere esan gabe, desertuko hondarrean zera idatzi zuen: “Nire lagunik hoberenak gaur belarrondoko bat eman dit“.

Oinez jarraitu zuten oasi bat topatu zuten arte, eta han bainatzea erabaki zuten. Lehen, matrailekoa hartutako neskatxa itotzen hasi zen, baina bere lagunak salbatu zuen. Indarberritu ondoren, neskatxak zera idatzi zuen harri batean: “Nire lagunik hoberenak gaur bizia salbatu dit“.

Neskatxa jo eta salbatu zuen mutilak, honako hauxe galdetu zion bere lagunik hoberenari:

-Min eman dinadanean hondarrean idatzi dun, eta orain, ordea, harri batean. Zergatik?

Neskatxak erantzun zion:

-Norbaitek min ematen digunean, hondarrean idatzi behar diagu, barkamenaren haizeek ezabatu ahal dezaten. Baina norbaitek guretzat zerbait on egiten duenean, harrian grabatu behar diagu, inongo haizerik ezabatu ez dezan.

“Ikas ezazu zerorren zauriak hondarrean idazten eta zorioneko kontuak harrian zizelkatzen”.

Esaten dute minutu bat kostatzen dela pertsona berezi bat aurkitzea, ordubete estimatzea, egunbete maite izatea, baina bizitza oso bat ahaztea. “Har ezazu denbora bizi izateko“.