Joxean Sagastizabal: “Kutsidazu bidea, Ixabel”

“1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara. Mendian gora, Vasconum. Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josechu el vasco bihurtu nahian. Maleta handi batekin. Kristoren bero bustia. Ibaiak (akaso neolitikoan ibai izanak) kirasturik guztiz giroa. Indijena batek seinalatu zidan bidea; tipoak ulertu nire galdera, eta arras harriturik ni, euskaraz komunika nintekeela eta. Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez”.