24 urteko gazte bat trenean zihoan, leihotik begiratuz. Bat-batean oihu egin zuen:
-Aitatxo, begira, zuhaitzak atzean gelditzen ari dira!
Aitak irribarre egin zuen, eta, ondoan eserita zihoan bikote gazte batek, tamalez begiratzen zuen 24 urteko gaztearen haur-jokabidea.
-Begira-begira, aitatxo, hodeiak gurekin batera doaz!
Bikote gazteak ezin izan zuen gehiago erresistitu eta aitari galdetu zion:
-Zergatik ez daramazu alaba sendagile on batengana?
Aitak irribarre eginez zera erantzun zien:
-Horixe egin nuen, ba, hain zuzen ere, eta oraintxe bertan ari gara itzultzen ospitaletik. Alaba itsu jaio zen, baina, gaur, lehendabiziko aldiz, ikus dezake!
————————————————————-
Kontua da, besteei begiratzen diegunean, gabeziak baino ez ditugula bilatzen.
Planetan, pertsona bakoitzak historia bat dauka. Ez epaitu jendea guztiz ongi ezagutu baino lehen. Egiak harritu ahalko zintuzke!